Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak (onetsi zenetik 70 urte beten direnean) espresuki debekatzen ditu tortura, zigorrak edo tratu garratzak, ankerrak eta umiliagarriak. Debeku hori bera jasotzen du Torturaren aurkako Hitzarmenak, derrigorrez bete beharrekoak, eta Espainiak 1985ean sinatuak.
Hala eta guztiz ere, Espainiako estatuan tortura ez da aitortu ez eta ikertu ere egin, 1960 eta 2014 urte bitartean Euskal Herrian gertatutako torturak eta tratu txarrak ikertzeko Proiektuaren azken Txostenean jasotakoaren arabera; txosten hori Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Zuzendaritzak lantzeko eskatu dio Kriminologiako Euskal Institutuari. Are gehiago, dokumentu horretatik ateratzen den ondorioa da pertsona torturatuak denuntziatzera ausartu direnean, instituzioek ez dutela tortura ikertzeko eta errotik erauzteko konpromisorik erakutsi. Eta ehunka salaketa artxibatu izan dira.
Hainbat erakundek eta elkartek, besteren artean, Nazioarteko Amnistiak, Tortura Prebenitzeko eta Salatzeko Koordinakundeak, Nazio Batuetako edo Europako Kontseiluko organismoek tortura prebenitzeko neurriak hartzeko eskatu diote Espainiari, baina Estatuak ez du eskakizun horren aurrean erantzun eraginkorrik eman, ordea.
Instituzioek ez dutela tortura ikertzeko eta errotik erauzteko konpromisorik erakutsi.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, bere aldetik, behin eta berriro kondenatu izan du Espainiako estatua (9 aldiz ere azken hamarkadetan) torturen eta tratu txarren denuntziak ikertu ez izanagatik. Auzitegi honek ikusitako kasuen arabera, instrukzioko epaileek ez dute zuzenean entzuten denuntzia jarri duen pertsonaren kontakizuna, edo txosten forentseak aztertzera mugatzen da, bestelako froga-ekitaldirik egin gabe.
Nazioarteko organismo horietako batzuek ezin izan dute ebaluatu Espainiako tortura praktika, adierazi dutenez ez baita ikerketarik egin eraginkortasunez eta nazioarteko estandarren arabera. Eta ez ikertzeak biktimentzako ez justiziarik ez eta erreparaziorik ere ez dagoela esan nahi du, baita zigorgabetasuna ere tortura praktikatzen dutenentzat.
Eta ez ikertzeak biktimentzako ez justiziarik ez eta erreparaziorik ere ez dagoela esan nahi du, baita zigorgabetasuna ere tortura praktikatzen dutenentzat.
Nahiz eta agintariek sistematikoki ukatu izan dituzten tratu txarrak eta torturak, auzitegiek ziurtatu dutenez, Estatuko segurtasun indarreko kideek torturak praktikatu izan dituzte. Eta, gutxi izan badira ere, egon dira kondenak: Eusko Jaurlaritzak eskatutako txostenak identifikatu dituen 4.223 denuntzietatik, 20k bakarrik lortu dute kondena-epaia. Bestalde, torturak denuntziatu izan zituztenen % 43 aske geratu ziren.
Auzitegi Gorenak kondenatutako pertsonen % 60 indultatu ditu Gobernuak, behin eta berriro torturatu izan dutenean ere. Izan ere, ONUko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako gobernuari aurpegiratu dio torturengatik kondenatutako segurtasun indarrei indultuak eman izatea, organismo horren arabera, zigorgabetasuna dela nagusi iradokitzen baitu horrek. Torturaren aurkako Batzordeak ere kondenatu du Espainia indultu horiengatik eta biktimei erreparaziorik ez emateagatik.
Filma:La cifra negra