Donostia Kultura
Donostiako Udala

Erakusketak

Eskola bideak

eskola bideak -  nichole sobecki -  sipa press
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en
 apirilak 11 – ekainak 10 / asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00

Munduan zehar (Kenyan, Indian, Thailandian, Libian, Ameriketako Estatu Batuetan eta abar) ibili diren eta egunero eskolara joateko erronka handiei aurre egin behar dieten haurren istorio zirraragarriak eta hunkigarriak jaso dituzten 10 fotokazetariren lanak biltzen dituen erakusketa.

Istorio errealak dira, izenak eta aurpegiak dituztenak, eta milioika adingaberi Hezkuntzarako Eskubidea eragozten dieten oztopo eta interesei buruzko gogoeta egitera bultzatzen dituzte ikusleak.

Edonola ere, erakusketako 30 irudiek eta 10 istorioek agerian uzten dutenez, haur horiek gai dira mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuak dauden lekuak eta oso auzune arriskutsuak zeharkatzeko, hezkuntzaren bitartez bizitza hobea lortuko dutelakoan.

Erakusketa Donostiako Udalaren Eskola bidea programako argazkiekin osatzen da.

Eskolentzat bisita gidatuak: eskolarabideak@gmail.com

Antolatzaileak: UNESCO, Sipa Press, Timkat, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Saila eta Mugikortasun Saila (Eskola bidea) eta Donostia Kultura.

Argazkia: Nichole Sobecki / Sipa Press

Giza eskubideei begira

giza eskubideei begira
Carlos Santamaría Zentroa – UPV/EHU (Gipuzkoako Campusa)
Ikusi Google Maps-en
 apirilak 16 – maiaztzak 18

Hogeita hamar diseinugile profesional bildu dituzte giza eskubideei zuzendutako “begiraden” proiektu kolektibo baten inguruan. Datorren abenduaren 10ean 70 urte beteko dituen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean finkatutako hogeita hamar giza eskubideak karteletan eta sentsibilitate artistikoaren bitartez interpretatu eta adierazi dituzten hogeita hamar begirada dira.

Erakusketako komisarioak Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera dira (UPV/EHUko irakasleak). Erakusketa, nolanahi ere, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) konpromiso sozialari lotuta sortutako proiektua da, giza eskubideetara diseinuaren eremutik hurbiltzeko proposamen gisa.

Erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDE) antolatu dute Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin eta Donostiako Udalarekin batera, Eskerrak giza eskubideei kanpainaren esparruan.

Disenatzaileak: Gotzon Beamonte (Brand Creatiers), Ane Irizar (Ane Irizar Studio), Cristina Hernández (Crisiscreativa), Carlos Hermosilla (Ideolab), Nagore Martínez (La Machine), María Sáez / Ander Sánchez (La caja de tipos), Ana Lidia Compañón / Josean Pablos (La Debacle), Inés Uribarren (Kënsla), Miguel Zorraquino (Zorraquino), Carlos Ortiz de Zárate (Sobre Blanco), Peio Atxalandabaso (Freskue), Marina Goñi (Estudio Marina Goñi), Iker de Aresti (Humanos Unidos), Miguel Terán (Meneo), Ángela Alonso (Happyending Studio), Xabier Gorostiaga (Graf!k), Xavier Iñarra (Ouidesign), Diego Sanz "Karramarro" (Vudumedia), Dani Lucas (La Docena), David Gotxikoa Martínez (Azul Prusia), Aitor Aretxabaleta (Hopper-ink), Beatriz Sancho (Milagros a Lurdes. Gráfica Divina), María Pérez (Letraz, UPV/EHU), Jota Aretxabaleta (Hopper-ink), Pilar Andrés (Aerredesign), Leire Fernández / Eduardo Herrera (Letraz, UPV/EHU), Josu Guevara Gómez (Kitcrea Laboratorio Visual), Asier Iturralde (Studio Gastón), Angélica Barco (Angélica Barca Studio), Javier González (dr. Minsky).

Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIV. edizioa

arte y ddhh
Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
Ikusi Google Maps-en
apirilak 16-29 / 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00

Erakusketa: 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako bakarkako eta taldeko margolanen XIV. erakusketa. Edizio honetan, 2.454 parte hartzaileek 1.638 margolan aurkeztu dituzte. Guztira 39 zentro (ikastetxe, haurtxoko, gazteleku, arte lantegi eta abarren artean) eta bere gisa aurkeztu diren beste 9 lagunen lanak jaso dira. Erakusketan margo hauek guztiak ikusteko aukera egongo da.

Aurten, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko, funtsezkoa den 1. artikuluaren inguruan hausnartu dute. Honen helburua baita pertsonen eskubideak eta oinarrizko askatasun guztiak osorik eta berdintasunez gozatzen direla ziurtatzea eta horretarako babesa ematea. Eskubide honen inguruan sakondu ondoren, sortutako ideiak eta gogoetak irudikatu dituzte egindako lanetan. A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuko lanak daude ikusgai erakusketan.

Sari banaketa: apirilaren 29an, igandean, Donostiako Udaleko Pleno Aretoan izango da eguerdiko 12:00etan.

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin.

Gosearen soinua

el sonido del hambre 2
FNAC
Ikusi Google Maps-en
 Apirilak 1-30 / astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:30

Ate baten karranka, sirena bat, ahotsak korridorean, trumoi bat. Soinu batzuek haurrak ikaratzen dituzte, baina bada Sahelen urtero bost milioiri benetako izua eragiten dien soinu bat: gosearen soinua.

Iván Ferreirok, David DeMaríak, Miss Caffeinak, Bareik eta musikaren munduko beste pertsona ospetsu batzuek soinua jarri diete goseari eta haren arrazoiei. Gosea entzunarazi nahi dugu, ondoren, denon artean, isilarazteko.

#ElSonidoDelHambre kanpainaren esparruan egindako soinu-erakusketa hau Gosearen Kontrako Ekintza GKEaren eta Europako Batzordearen ekimena da, eta Fnac-en eta Radio 3 entitateen babesa jaso du.