Atsegin izatearen indarra
Erresuma Batua-AEB-Frantzia. Zuzendaritza: Paul King. Ekoizpena: David Heyman / Heyday Films. Gidoia: Paul King, Simon Farnaby. Argazkia: Erik Alexander Wilson. Musika: Dario Marianelli. Muntaketa: Mark Everson, Jonathan Amos. Aktoreak: Hugh Bonneville, Sally Hawkins, Brendan Gleeson, Jim Broadbent, Hugh Grant. Iraupena: 104 min
Mundu mailako arrakasta izan zuen filme familiar honen jarraipenean Paddington Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilangunen artean ezaguna egin da eta bere alaitasuna eta marmelada nonahi zabaltzen ditu.
Ehun urte beteko dituen izeba Lucirentzat oparia proposa bilatzen duen ahala, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina, liburua lapurtzen dutenean, Paddington eta Browndarren esku geratuko da lapurra agerian uztea.
Ametsak bete
Australia-Japonia. Zuzendaritza: Robert Connolly. Ekoizpena: Robert Connolly, Liz Kearney, Maggie Miles / Arenamedia. Gidoia: Robert Connolly, Steve Worland. Argazkia: Tristan Milani. Musika: Nigel Westlake. Muntaketa: Nick Meyers. Aktoreak: Sam Worthington, Ed Oxenbould, Deborah Mailman, Nicholas Bakopoulos-Cooke, Ena Imai. Iraupena: 96 min
Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin. Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Japoniako Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea.
Desberdintasuna onartu
Euskadi. Zuzendaritza: Aitor Arregi, Jon Garaño. Ekoizpena: Xabier Berzosa, Iñaki Gómez, Iñigo Obeso / Aundiya Film, Moriarti Produkzioak, Irusoin, Kowalski Films. Ekoizpen exekutiboa: Fernando Larrondo, Jose Mari Goenaga, Nerea Rodríguez, Koldo Zuazua. Gidoia: Andoni de Carlos, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, Jon Garaño. Argazkia: Javi Agirre. Musika: Pascal Gaigne. Muntaketa: Laurent Dufreche, Raúl López. Aktoreak: Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoy, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre, Aia Kruse. Iraupena: 114 min
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.