Donostia Kultura
Donostiako Udala

Deep Blue

Deep Blue

Alastair Fothergill, Andy Byatt

Erresuma Batua-Alemania. 90 min. 2003.

 

BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com

Ekologia

"Lehen, itsasoetan barna ibiltzen ziren bale urdinak milioi laurdena baino gehiago ziren, baina orain ehunka ale geratzen dira, ez gehiago. Orain arte azalera besterik ez dugu ukitu…". Bidaia harrigarria itsasoaren sakonera, berrikitan egindako "Tierra" (2007) filmaren arduradunek gauzatua. "Deep Blue" filma berrizalea da, zenbait urtetan errodatu eta ozeanoen irudi harrigarriak erakusten dituena. Zinema dokumentalean inoiz egin den proiekturik berezi eta osatuenetako bat izaki, film honek itsasoen handitasuna eta ikusgarritasuna erakusten die ikusleei, eta bidaian sarrarazten ditu, koralezko arrezifeen itsaso sakon gabeetatik Antartikoko kostalde mortuetaraino, itsas zabaleko eremu erraldoietatik ozeanoaren sakonik sakonenetaraino. Alastair Fothergill zuzendariak dioenez: "Ikuslea eramango dugu lehen ikusi gabeko mundura, gure planetaren azken muga dagoela nik benetan sinesten dudan hartara".