Donostia Kultura
Donostiako Udala

Crude

Crude

Joe Berlinger

AEB. 104 min. 2009.

 

HARREMANETARAKO
First Run Features / Tf.: 1 212 243 06 00 / paul@firstrunpictures.com / www.crudethemovie.com

EkologiaPetrolio ustiategiak

Denbora guztietako petrolio-kutsadurako, "Amazonetako Txernobil" delako, kasu entzutetsu eta garrantzitsuenetako baten istorioa. Hiru urtean, Joe Berlinger dokumentalgile ospetsua –Paradise Lost (1996), Metallica: Some Kind of Monster (2004)– gidari hartutako lantaldeak lehenengo eskutik jarraitu zuen Ekuadorreko Amazona oihan-inguruneko 30.000 kaltetuk Chevron petrolioaren erraldoiaren kontra jarritako salaketaren prozesu osoa. Demanda-jartzaileek salatu zutenez, Texaco (2001ean Chevronekin bat egindakoa) planetako eskualde biologikoki aberats eta anitzenetako bat kutsatzen aritu zen sistematikoki hiru hamarkadatan, inguruneko ura, airea eta lurra pozoituz. Horren ondorioz, minbizia, leuzemia, hazkunde-arazoak eta beste gaitz batzuk erruz gehitu ziren. Berlinger-en kamerak hilabete luzetan eta oso gertutik jarraitu ditu epaiketaren prestaketa guztiak.