Donostia Kultura
Donostiako Udala

Kultur Etxeetako Zikloa

Zuk (2017)

zuk - foto gabriel tizon
Egia K.E.
Ikusi Google Maps-en
 Apirilak 16 / 19:00

Euskadi. Zuzendaritza: Unax Blanco. Iraupena: 80 min

2017. Krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean, hainbat boluntario-talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinen baitan euren denbora ematen dabiltza, han-hemenka. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Salvamento Marítimo Humanitario euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak eta, gehienbat, hauen lan eta esfortsua dira lau istorio paraleloz osatutako dokumental honetako protagonistak.

Argazkia: Gabriel Tizón

Amor (Amour, 2012)

amor 1
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 17 / 19:00

DUINTASUNEZ HILTZEKO ESKUBIDEA – GIPUZKOA
Austria-Frantzia-Alemania. Zuzendaritza: Michael Haneke. Iraupena: 127 min

Georges eta Anne senar-emazte erretiratuak dira, eta Parisen bizi dira, bizitza osoan musika klasikoa irakasten eman ondoren. Alaba Londresen bizi da, senarrarekin. Anneri bihotzeko batek alde bat paralizatuta utziko dio, eta hainbeste urtetan bikotea batu duen maitasuna proban jarriko da.

(H)emen Her(E) Elkartea: Film laburrak

samina
Lugaritz K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 18 / 19:00

(H)EMEN HER(E) ELKARTEA

(H)emen Her(E) elkarteak film labur sorta bat aurkezten du, emakumeek zuzendutakoak eta giza eskubideekin lotutakoak. La asociación

Talka (2018). Leire Egaña. Euskadi. 17 min

Talkak emakume peruarren testigantza ugari jasotzen dituen dokumentala da. Emakume hauek herrialdearen historian zehar jasandako errealitate desberdinak islatzen ditu: matxismoa, patriarkatua, eta biolentzia.

Betiko (2014). Arantza Ibarra. Euskadi. 6 min

Platonen leitzaren argi-ilunetan inspiratutako istorioa. Heriotza eta bizitzaren gatazka daukagu Anaren munduan...

Night Shift (2017). Izaskun Arandia. Euskadi. 12 min

Gaua iritsi da Donostiako La Paz auzo txiroan. 40 urte pasatxo dituen Mery-k zigarroari azken zurrupadak ematen dizkio bere pixu txiki eta kaxkarraren lehio bakarrera aterata.

Homoamak (2016). NEUKE Konpainia. Euskadi. 7 min

Tradizio homosexuala errotutako mundu batean murgilduta, Xabi (20) etxera itzuli da Brasilen egonaldia egin ostean. Bere bi amekin afaltzen ari den bitartean, bihotzeko amodio berria ezagutu duela aitortzen die: emakumea da.

Samina (2015). Kristina Zorita. Euskadi. 10 min

Amak Ramona utzi du. Amonak behin eta berriz gogoratuko dio. Eta horrek Ramonari inoiz sendatzen ez den zauria sortuko dio.

Fifty Rupees Only (2015). Nagore Eceiza. Euskadi-India. 29 min

Bollywoodeko filmek Indiako neska eta mutil gazteen irudimena pizten dute maitasunezko istorio zoragarri eta kartsuen bidez, baina haien errealitatea oso bestelakoa da.

Gazteon aukera: Elkarbizitzaren erronka (2017)

la opcin 2
Tomasene K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 19 / 19:00

EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA (EGK)
Euskadi. Zuzendaritza: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK). Iraupena: 53 min

Dokumental honek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin batera, bake positiboaren eraikuntzan egindako lana jasotzen du. Bi urtetan zehar (2014-2016) egindako lanaren isla da, non 250 gazte baino gehiagok parte hartu duten bake eta bizikidetza kultura sustatzeko EGK-k antolatutako hainbat ekintzetan.

Mugarik Gabeko Medikuak: Film laburrak

not a target 3
Intxaurrondo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 24 / 19:00

MUGARIK GABEKO MEDIKUAK

Siento haberme ahogado (Sorry I Drowned, 2017). Hussein Nakhal, David Habchy. Lebanon. 7 min

Animaziozko film labur lazgarri honek errefuxiatuek jasaten duten gaitzespena ematen digu ezagutzera, Mediterraneoko ibilbidea hartzen dutenen ikuspegitik.

No son un objetivo (Not a Target, 2016). Leigh Lacobucci. Afganistan. 10 min

Gerra-eremuetako ospitaleek behin eta berriz jasaten dituzten bonbardaketei buruzko dokumentala, MSFk erakundearena. Ameriketako Estatu Batuek 2015eko urriaren 3an erakundeak Kunduzen (Afganistan) duen ospitalean egindako erasoan oinarrituta dago.

De la acción a la palabra (From Actions to Words, 2012). Mugarik Gabeko Medikuak. 20 min

Izuaren lekukotasuna emateko premia izan zen MSF erakundeari hasiera eman zion funtsezko sentimendua: 70eko hamarkadan, kazetari eta mediku talde batek, Biafrako drama isilaren lekuko izaki, herritarren premiei erantzuteko eta bertan egiten ziren basakeriak salatzeko erakunde bat sortzea erabaki zuen.

Udako amodio bat (La Belle saison, 2016)

la belle saison 1
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en
  Apirilak 25 / 19:00

FILMAZPIT
Frantzia-Belgika. Zuzendaritza: Catherine Corsini. Iraupena: 105 min

1971. Delphine baserritar neska gaztea Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carole paristarra Manuelekin bizi da hirian eta feminismoaren printzipioak defendatzen ditu sutsuki. Delphine eta Carolek elkar ezagutuko dute eta euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.

Aintza (Slava, 2016)

glory 1
Loiola K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 26 / 19:00

FILMAZPIT
Bulgaria-Grezia. Zuzendaritza: Kristina Grozeva, Petar Valchanov. Iraupena: 101 min

Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz.