2020.06.15
Hurrengo ekainaren 22, 23 eta 24an, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldi bat egingo da Donostiako Antzoki Zaharrean, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatuta.
2020.06.08
Donostia Kulturak bere jarduera eszenikoari ekingo dio berriro ekainerako prestatu duen musika, antzerki eta zinema programazioarekin. Guztira, lau kontzertu, hiru antzezlan eta sei zinema saio emango dira Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, bi antzokiok izango dira Euskadiko lehenak, formatu handikoen artean, itxialdiaren ondoren zuzeneko programazioari berrekiten. Hain zuzen ere, edukieraren erdia erabiliz irekiko dira.
2020.04.27
HEMEN ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua, eta #DKEtxean programazioa barruan, zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean. Ondoren, solasaldia egongo da eta film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek hartuko dute parte.
2020.03.27
Duela aste batzuk, kanal bat ireki zen Filmin online plataforman. Kanalak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotza du, eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sar daiteke, baita bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal ekoizpenei buruzko atal batera ere: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.
2020.03.26
Covid-19k sortutako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak erabaki dute bertan behera uztea apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez dira egingo.
2020.03.10
BERTAN BEHERA
Donostiak, Bilbok eta Gasteizek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ingurumen Kudeaketarako Ihobe Sozietate Publikoak Euskadiko Klima Aldaketaren II. Astearen, ASTEKLIMAren, barruan antolatutako KlimaFest zinemaldiaren lehen edizioa jasoko dute martxoaren 23tik 26ra. KlimaFesten lehen edizio honek, gainera, Donostia Kulturaren lankidetza du Gipuzkoan, antolakuntzan parte hartzen duen erakunde gisa.
2020.02.24
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak kanal propioa du jada Filmin barruan, pelikulen eta serieen Espainiako plataforma garrantzitsuenean.
2020.02.06
Terra Willy (2019), Asto Erregea (2018) eta Vitoria, 3 de marzo (2019) dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko goizeko saioetan proiektatuko diren filmak. Dagoeneko ikastetxeen izen-emateko epea zabalik dago.
2020.02.04
Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute. Apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.
2019.11.07
Abenduaren 12ean, 19:30etan eta Donostiako Antzoki Zaharrean, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala aurkeztuko da. Sarrera gonbidapenarekin izango da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Antzoki Zaharreko lehiatilan azaroaren 13tik aurrera.