Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiaren Gazte Epamahaia: zozketaren emaitzak

2019.03.21

Apirilaren 5etik 12ra bitarte izango den Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian Gazte epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko klik egin esteka honetan.

Aukeratuak izan diren pertsonek martxoaren 28a baino lehen baieztatu edo ezeztatu beharko dute bere partaidetza.

Gazte Epaimahaia osatuko duten 150 pertsona inguruk baloratuko dituzte Giza Eskubideen Zinemaldian lehiaketara aurkeztutako film labur guztiak, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izanik, Film Labur Onenaren Saria emateko.

Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera ematen du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte.

Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatzen dute.

Oinarriak

Informazio gehiago: Giza Eskubideen 17. Zinemaldia