"Rohingya exodoa" erakusketa Aiete Kultur Etxean

Rohingya exodoa

2019.04.03

Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Mugarik Gabeko Medikuen Rohingya exodoa erakusketa irekita egongo da apirilak 3tik ekainak 30era Aiete Kultur Etxean.

Erakusketa berritzaile bat da munduko errefuxiatu-esparru handienari eta bertan bizi diren rohingyei buruz. Rohingyak munduko herri-multzo ahaztuenetako bat dira. Myanmarren, hamarkadetan, jazarpenaren biktimak izan ondoren, 2017ko abuztuan birmaniako segurtasun indarren operazio militar bortitz baten helburu izan ziren. Gertakizun honek, herri-multzo honen historian gertatu den exodo handiena eragin zuen. 900.000 errefuxiatu rohingya baino gehiago ozta-ozta eta pilatuta bizi dira Bangladesheko Cox's Bazar barrutian.

360ºko bideo batekin osatzen da. Bisita gidatuak dauden unean egongo da ikusgai, baita ostegun eta ostiraleetan 17.00etatik 20.00etara eta larunbateetan 11.00etatik 13.00etara.

Bisita gidatuak: info@komazk.com / 943 456 000 / 678 204 635

Argazkia: Anna Surinyach