Errealitate birtuala Giza Eskubideen Zinemaldian

Through Your Eyes

2019.04.05

Bigarren urtez segidan, errealitate birtuala berriro dator Zinemaldira Errealitate Birtualaren eta Giza Eskubideen inguruko Erakustaldi honekin. Apirilaren 5etik 7ra ikusi ahal izango da Zinemaldiaren Informazio Bulegoan, Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik). Sarrera libre. Ordutegia: 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00.

Erakustaldia, Zacarías de Santiago Areizagakomisario duena, mundu osoko hamalau piezak osatzen dute aurten.

Zinemaldian estreinaldi esklusibo bat izango da, Through Your Eyes (2019), Amref Salud África-k ekoiztua (Nazioarteko Lankidetzako Princesa de Asturias Saria 2018) eta Walter Alabarcez-ek zuzendua. Kenyan filmatua, pieza honek testigantza zuzena eskaintzen digu emakumeen mutilazio genitalari buruz. Horrez gain, nazioarteko hamar erakundek eta GKEk, giza eskubideen defentsan lanean dihardutenek, erakutsiko dituzte beren lanak erakustaldi honetan.

Errealitate birtuala eta esperientzia immertsiboak ikus-entzunezko ahalmen handiko baliabide bilakatu dira azken urteetan giza eskubideen arloan, eta instituzio eta GKE askok erabiltzen dituzte beren lanerako.

Aurten lan hauek ikusi ahal izango dituzte ikusleek:

Asignatura Empatía

Bloodless

The Curse of Palm Oil

The Day the World Changed

La historia de Aisha

Home After War

La huida del lago Chad

iANIMAL

My Africa

Rainbow Warrior in Taiwan

Sense of Home

Through My Eyes

The Umbrella Movement Four Years On

You Are There: On The Road To Making Polio History