“Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XV. ekitaldia” margolanen erakusketa

2019.04.05

Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XV. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apirilak 5etik 14ra Zinemaldiaren Informazio Bulegoan (Victoria Eugenia Antzokian).

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako bakarkako eta taldeko margolanen erakusketa. Honako honetan, jolasteko eskubideari buruz hausnartu dute.

Ekitaldian parte hartu dituzte 39 ikastetxetako 2.658 ikasle (ikastetxe, haurtxoko, gazteleku, arte lantegi eta abarren artean) eta 13 nor bere kasa. Erakusketan margo hauek, 1.833 guztira, ikusteko aukera egongo da, A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuetan.

Sari banaketa: apirilaren 14an, igandean, Donostiako Udaleko Pleno Aretoan 12:00etan.