"¡Nae pasaran!" filmak Giza Eskubideen 17. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

¡Nae pasaran!

2019.04.12

¡Nae pasaran! (Felipe Bustos Sierra; Eskozia-Txile, 2018) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian.

Ognjen Glavonić-en La carga (Serbia-Frantzia-Kroazia-Iran-Qatar, 2017) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Guy Nattiv zuzendariaren Skin (AEB, 2018) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Gau honetan (20:00) Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio Grâce à Dieu (François Ozon; Frantzia, 2019) filmaren proiekzioarekin.