Tabakalera

Depth Two / Dubina dva (2016)

depth two
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 4 / 19:00

Serbia-Frantzia. Zuzendaritza: Ognjen Glavonić. Ekoizpena: Dragana Jovović, Sandra Orlović, Sophie Erbs / Non-Aligned Films, Humanitarian Law Center. Koekoizpena: Cinéma Defacto. Gidoia: Ognjen Glavonić. Argazkia: Tatjana Krstevski. Muntaketa: Jelena Maksimović. Iraupena: 80 min

Gertaera historiko bera eta bi pelikula: dokumental bat, gerratik bizirik irtendakoen eta gerra horren erantzuleen testigantzekin, eta kasuari buruzko fikzio bat. The Load filmaren atariko moduan, TBKek berreskuratu egiten du zuzendariak berak bi urte lehenago filmatu zuen dokumentala, kasuaren memoria erregistratzeko. Dubina dva operazio sekretu baten izena da, 1999an burututakoa OTAN Jugoslavia bonbardatzen ari zen bitartean. Kamioi bat agertu zen erdi hondoratuta Danubioko ibaiertzetan, Errumaniako mugan.

Les Tombeaux sans noms (2018)

les tombes sans
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 19 / 19:00

Frantzia-Kanbodia. Zuzendaritza: Rithy Panh. Ekoizpena: Catherine Dussart / CDP, ARTE France, Anupheap Production. Gidoia: Rithy Panh, Agnès Sénémaud. Argazkia: Rithy Panh, Prum Mésar. Musika: Marc Marder. Muntaketa: Rithy Panh. Iraupena: 115 min

Rithy Panh zuzendari kanbodiarrak hor jarraitzen du bere herrialdearen memoriari buruzko azterlan dokumental bat egiten. Bere film berria aurrerapauso bat gehiago da proiektu pertsonal, espiritual eta zinematografiko horretan, Jereme Gorrien genozidioaren hondamendia zuzenean bizi izan zutenen ahotsak, gorpuak eta historiak erreskatatu nahian. Oraingo honetan elkarraldi bat planteatzen du hildakoen espirituekin, bakerako bide bat taxutzeko asmotan.

The Waldheim Waltz / Waldheims Walzer (2018)

waldheim
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Maiatzak 12 / 18:00

Austria. Zuzendaritza: Ruth Beckermann. Ekoizpena: Ruth Beckermann Filmproduktion. Gidoia: Ruth Beckermann. Muntaketa: Dieter Pichler. Iraupena: 93 min

Kurt Waldheim, Austriako diplomatiko eta politikari kontserbadorea, bere karreraren gailurrean zen. Herritar eredugarri eta arrakastatsu horietako bat zen, ONUko idazkari nagusi izandakoa, eta bere herrialdeko lehendakari izateko hautagai aurkezten zen. Munduko Kongresu Juduaren denuntzia batek, ordea, gerran hark izandako lehenaldiari lotutakoak, su eman zion guztiari. “Propaganda politiko” okerrenaren erabateko adibidea izan zen erreakzioa.

Unas preguntas (2018)

unas preguntas
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Maiatzak 31 / 19:00

Alemania-Uruguay. Zuzendaritza: Kristina Konrad. Ekoizpena: Kristina Konrad. Gidoia: Lissette Orozco. Argazkia: Kristina Konrad. Elkarrizketak: María Barhoum, Graciela Salsamendi. Muntaketa: René Frölke. Iraupena: 237 min

1986an Uruguaiko Parlamentuak lege bat onetsi zuen, amnistia bat ematen zuena diktaduraren aldian (1973-1985) Armadak eta Poliziak egindako delitu eta giza eskubideen urraketa guztietarako. Inpunitate lege horrek eragotzi egiten zuen erregimenaren aldian izandako desagertuen eta botere abusuen inguruko ikerlanekin jarraitzea. Hala, herritarren ekimen batek exijitu egin zuen erreferendum bat lege hura bozkatzeko. Unas preguntas filmak zehaztasunez eta lau ordutan zehar biltzen du 1987 eta 1989 urte bitartean Suitzako telebistako talde batek Uruguaiko kaleetan grabatu zuen materiala.