Afrika: gure zabor elektronikoaren hilerria

Zure telefonoak, ordenagailuak edo argazki kamerak, ziurrenez, hemendik urruti bukatuko ditu bere egunak, Afrikako kontinentean. Zera gertatzen baita, Estatu Batuek eta Txinak, baina Europak batik bat, Ghanara urtero bidaltzen dituztela erabilitako bost bat milioi gailu elektroniko.

welcome to sodom 2

Gure gailuetako askok Agbogbloshie-ko hondakindegi batean bukatzen dute, Ghanako hiriburuko auzo pobre batean. Horrela saihesten dugu sorburuko herrialdeek gailu horiek birziklatu behar izatea. Gure txatar elektronikoaren erruagatik, munduko lekurik kutsatuena da Agbogbloshie.

2014an, hondakindegi horretako lurzoruak zuen berun-kontzentrazioak mila aldiz gainditzen zuen baimendutako gehieneko maila, eta uraren eta lurraren kontaminazioak suntsitu egin du urte gutxi batzuetan biodibertsitate osoa, ONUren azterlan bateko datuen arabera.

2014an, hondakindegi horretako lurzoruak zuen berun-kontzentrazioak mila aldiz gainditzen zuen baimendutako gehieneko maila

Eta nahiz eta Nazio Batuetako Basileako Konbentzioak debekatu egiten duen hondakin eta gai arriskutsuak (hondar elektronikoak barne) herrialde pobretuetara esportatzea, herrialde batzuek, Europako lege jakin batzuen babesean, esportatu egiten dituzte berrerabil daitezkeen produktuak herrialde horietara.

Askotan, borondate oneko ekintza bat balira bezala egiten dituzte bidalketak, argudiatuz bigarren eskuko gailu horiek murriztu egiten dutela arraila digitala. Errealitatea hauxe da, ordea: % 25 - % 75 ez dute ezertarako balio, eta ez da estutzen arraila hori.

Zuloak ekonomia zirkularrean. Hondakin elektronikoen ihesa (RAEE) Europatik txostenak ‒Basel Action Network GKEk egina eta EQUO Fundazioa kolaboratzaile izan duena‒ agerian utzi bezala, azterlana egiteko arakatu diren gailuen % 6 esportatu egin dira eta erdiak baino gehiagok garapen bidean dauden herrialdeetan amaitu dute.

Jende askorentzat zabor artean miatzen ibiltzea da beren familiak elikatzeko modu bakarra

Ikerlana Europar Batasuneko hamar herrialdetan egin da (horien artean Espainia). Horretarako, gailu elektronikoak aukeratu eta GPS aztarnagailuak ipini zizkieten lokalizatuta edukitzeko; gailu horiek bilketa-guneetara eraman ziren, ustez hondakinen kudeaketa egokia bermatzen den lekuetara.

Europak bere zabor elektronikoa Afrikara bidaltzen duen bitartean, jende askorentzat zabor artean miatzen ibiltzea da beren familiak elikatzeko modu bakarra. Hala, Agbogbloshieko hondakindegia milaka pertsonen dirusarrera iturri bakarra bilakatu da, ehizan ibili ohi diren horiena, aluminioa, beruna edo burdina lortu eta ondoren saltzeko.

Filma:Welcome to Sodom