Emakumeen sexu-autodeterminaziorako eskubidea

Emakumeen sexu-autodeterminazioa aintzatesteak ‒botere publikoek bermatu beharko luketeena‒ esan nahi du emakume orok eskubidea duela bere bizi-aukerak hautatu ahal izateko, inolako injerentziarik gabe, baita bere sexu- eta ugalketa-eskubideak erabiltzeko ere.

Emakumearen gorputza eremu pertsonal eta pribatu bat da, zeinaren gainean erabaki ahal izatea, askatasunez, kontrolik, indarkeriarik edo koakziorik gabe, eskubide bat den. Heteropatriarkatuak, ordea, moral erlijiosoen, lege punitiboen eta baita indarkeriaren bidez ere ‒esplizitua nahiz sinbolikoa‒ jarraitu egiten du emakumeei usurpatzen beren gorputzaren gainean erabakitzeko ahalmena. Moral bikoitz bat existitzen baita: permisiboa gizonentzat eta errepresiboa emakumeentzat.

Hala, sexualitate propio eta atsegingarri bat bizi duten emakumeak, beren gorputzaren jabe sentituz, gutxiengo bat dira oraindik munduan. Emakumeak “besteentzako” izango bagina bezala. Herrialdea, kultura edo erlijioa edozein izanda ere.

placer femenino 2

Filma:#Female Pleasure