Donostia Kultura
Donostiako Udala

I AM NOJOOM, AGE 10 AND DIVORCED (Ana Nojoom bent alasherah wamotalagah, 2015)

I Am Nojoom, Age 10 and Divorced
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2016(e)ko Apirilak 20 / 16:30 4,20 € Sarreren salmenta

Haurren ezkontza behartuak

Yemen-Frantzia-Arabiar Emirerri Batuak. Zuzendaritza: Khadija Al-Salami. Ekoizpena: Sheika Prohaska-Alatas, Khadija Al-Salami / Hoopoe Film, Benji Film, Metksa, Enjaaz, Corniche Pictures. Gidoia: Khadija Al-Salami. Argazkia: Victor Credi. Musika: Thierry David. Muntaketa: Alexis Lardilleux. Aktoreak: Reham Mohammed, Adnan Alkhader, Sawadi Alkainai, Rana Mohammed, Ibrahim Alashmori, Munirah Alatas. Iraupena: 96 min

HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Neskatxa bat justizia-salan sartzen da, eta epaileari zuzenean begietara begiratzen honakoa esaten dio: "Dibortziatu nahi dut". Ezkontzeko gutxieneko adinik ez dagoen Yemen-en 10 urteko Nojoom 30 urteko gizon batekin ezkontzera behartzen dute. Ezkonsari gisa familiari errenta txiki bat eta elikatzeko aho bat gutxiago eskaintzen zaizkio. Nojoom txikiak ez beste guztiek onartutako legezko akordioa da. Izan ere, aurki Nojoomen bizitza erabat aldatu eta jasanezina bihurtuko da.