Autoritarismoa eta populismoa Polonian
Alemania. Zuzendaritza: Alexandra Wesolowski. Ekoizpena: Julian Anselmino / DREIFILM. Ekoizpenkidetza: Hochschule für Fernsehen und Film München. Gidoia: Alexandra Wesolowski. Argazkia: Denis D. Lüthi. Musika: René Dohmen (Dürbeck & Dohmen). Muntaketa: Martha Ewa Wojakowska, Alexandra Wesolowski. Iraupena: 75 min
HIZKUNTZA: poloniera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
2016ko abuztuan gobernu kontserbadore batek hamabi hilabete daramatza agintaldian, Polonian. Urte hori Danuta ezkondu zeneko 50. urteurrena da, eta familia osoa prestatzen ari da festarako. Bere bilobak ari dira ekitaldia antolatzen, eta ohitu egin dira haien amonaren ideietara, oso ortodoxoak ez direla kontuan hartuta. Ola bera, senar-emaztearen iloba, Alemaniatik etorri da. Baina Varsoviara iritsi bezain laster Europar Batasunari, abortuari, migrazioari edo propagandari buruzko era guztietako eztabaiden erdian ikusten du bere burua. Ospakizunaren aurreko egunetan, kamera hurbildu egiten da familiaren bizitzara; olo-irinari, azkazal-pinturari eta etxeko janariari buruzko haien eztabaidek berehala egiten dute salto politikara, genero-gaietara edo Islamera.