SOINUJOLEAREN SEMEA (2018)

El hijo del acordeonista
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2019(e)ko Apirilak 05 / 19:30 4,50 € Sarreren salmenta
Agortuta

Lehenaldiaren zama

Euskadi. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Ekoizpena: Joxe Portela, Ane Antoñanzas, Alberto Gerrikabeitia / ABRA Prod, Tentazioa Produkzioak. Gidoia: Patxo Telleria. Argazkia: Gonzalo Berridi "Kalo". Musika: Fernando Velázquez. Muntaketa: Raúl López. Aktoreak: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Miren Arrieta. Iraupena: 95 min

HIZKUNTZA: euskara, gaztelania, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten.

Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egitekoa Bernardo Atxagaren nobela homonimoaren egokitzapen honetan.