HILOS DE SORORIDAD (2019)

Hilos de sororidad
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2019(e)ko Apirilak 06 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Indarkeria sexistaren aurkako sareak ehuntzen

Euskadi. Zuzendaritza: Eneko Olasagasti. Ekoizpena: David Berraondo / SINCRO Producción. Ekoizpen elkartua: Isabel Otero / Harituz. Gidoia: Eneko Olasagasti. Gaiaren aholkularia: Vanina Vázquez. Kamera: Nagore Eceiza, Heidi Otaduy, Yoseba Crespo. Muntaketa: SINCRO Producción. Iraupena: 77 min

HIZKUNTZA: gaztelania, euskara, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Saioa audiodeskripzioarekin (AudescMobile) / Laguntzailea: ONCE

Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak proiektuaren historia kontatzen digu Hilos de sororidad dokumentalak. Astigarragan Harituz elkartean izan zuen sorburutik eta bere protagonisten eskutik, geografia nazionalean eta nazioartekoan zehar izan dituzten topaketak, pasadizoak, ekintzak eta bidaiak deskribatzen ditu. Proiektu honetan era askotako emakumeak elkartzen dira, ehuntzea bitarteko dela, ehule borrokalari bilakatuta, eta sororitatetik egiten diote aurre indarkeria sexistari. Matazak, eratzen ari diren lazo kolektibo handiak alegia, 6 km-tik gorako luzera du orain, eta sinbolizazio gune bat da, non zati bakoitzak bizitza bat irudikatzen duen, indarkeria sexista jabe egindakoa.

SOLASALDIA: Eneko Olasagasti (zuzendaria), Isabel Otero (Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak-en arduraduna), Vanina Vázquez (gidoilaria), Gerd Inger & Maria Permarker (Sticka För Fred)