HAMADA (2018)

Hamada
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2019(e)ko Apirilak 11 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Sahara: erbestean jaiotako belaunaldiak

Suedia-Alemania-Norvegia. Zuzendaritza: Eloy Domínguez Serén. Ekoizpena: David Herdies, Michael Krotkiewski, Heino Deckert, Kari Anne Moe, Gudmundur Gunnarsson / Momento Film, ma.ja.de., Fuglene. Argazkia: Eloy Domínguez Serén. Muntaketa: Ana Pfaff, Eloy Domínguez Serén. Iraupena: 88 min

HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Minez jositako esparru batek eta munduko bigarren harresi militar handienak banandu dituzte Sidahmed, Zaara eta Taher beren etxetik ‒haien gurasoek kontatzen dizkieten istorioengatik bakarrik ezagutzen dutena‒. Sahararrak dira: munduak ahaztutakoak, basamortuan abandonatuak, Marrokok Mendebaldeko Saharatik egotzi zituenetik duela 40 urte.

Umorez eta bizitasun handiz, Hamadak gazte talde baten historia kontatzen du, errefuxiatuentzako kanpamendu batean bizi direnena. Inora eramango ez dituzten autoak konpontzen ematen dute denbora, oraindik ikusten ez dituzten aldaketa politikoak sortzeko borrokan, eta etorkizun hobeago batekin ametsetan.