HOTEL EXPLOTACIÓN: LAS KELLYS (2018)

Hotel Explotación
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2019(e)ko Apirilak 07 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Lan feminizatuak eta esplotazioa

Espainia. Zuzendaritza: Georgina Cisquella. Ekoizpena: Centuria Films, Miss Wasabi Films. Ekoizpenkidetza: Estudio Oído. Ekoizpen exekutiboa: Belén Bernuy, Gloria Bretones, Georgina Cisquella. Ekoizpen elkartua: Isabel Coixet. Gidoia: Georgina Cisquella. Kamara: Pere Joan Ventura, Martí Urgell, Roger Lapuente, Georgina Cisquella. Musika: Miguel Ariza. Muntaketa: Roger Lapuente, Gemma Alfós. Iraupena: 55 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Saioa audiodeskripzioarekin (AudescMobile) / Laguntzailea: ONCE

Berrehun mila emakumek baino gehiagok lan egiten dute gelari gisa Espainian, eta funtsezko lana, ikusezina ordea, betetzen dute ostalaritzako sektorean. Dokumental honek hotelak garbitzen dituzten emakume horien ‒Kellys deitzen zaienak‒ bizitza, arazoak eta borroka jasotzen ditu. BPGaren bandera-ontzitzat hartuta Gobernuak aldarrikatu bitartean industria turistikoak Espainian duen indarra, gero eta okerragoak dira eskaintzen dituen lan-baldintzak, euro eta erdi kobratzeraino gelako.

Gelarien % 71k medikazioa hartzen dute egunero beren lanari aurre egiteko, lanegun bakar batean hogei gela baino gehiago garbitu behar izateak berekin dakarren estresagatik. Lan horren esternalizazioak hoteletako plantilletatik kanpo utzi ditu gelari horietako asko; eskubiderik gabe, eta bajan daudenean lanik gabe geratzeko arriskuarekin.