THE FEMINIST – A SWEDISH INSPIRATION (2018)

The Feminist
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2019(e)ko Apirilak 07 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Politika eta feminismoa

Suedia. Zuzendaritza: Hampus Linder. Ekoizpena: Helene Granqvist / Nordic Factory Film. Ekoizpen exekutiboa: Esther Van Messel, Gitte Hansen / First Hand Films. Argazkia: Hampus Linder. Musika: Katharina Nuttall, Linus Andersson. Muntaketa: Amalie Westerlin Tjellesen. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: suediera / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Suedian mundu guztiak du iritzi bat Gudrun Schyman feminista aitzindariari buruz: batek baino gehiagok hartzen dute super-heroitzat, eta beste batzuek bilautzat. Hala ere, azken hamarkadetan eragin handiena izan duten politikarietako bat da gehiengoaren ustez.

Schymanek zenbait gorabehera izan ditu bere ibilbidean: langile familiakoa eta aita alkoholikoa zuena, gizarte-laguntzaile lanean hasi zen, eta Ezker Alderdiko (Vänsterpartiet) buru izatera iritsi zen ‒berarekin lortu zuen bere historian izandako emaitzarik onena‒. 2005ean Ekimen Feminista (Feministiskt Initiativ) alderdia sortu zuen, eta bertatik jarraitzen du lanean bere herrialdean berdintasun mailak goratzea helburu hartuta.

SOLASALDIA: Lidia Falcón (abokatua, idazlea, kazetaria eta Espainiako Alderdi Feministaren sortzailea), Arantza Campos (Plazandreok, UPV/EHUren irakaslea eta kazetaria)