EN GUERRE (2018)

En guerre
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2019(e)ko Apirilak 08 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Enpresen errentagarritasuna + Deslokalizazioa = Langabezia

Frantzia. Zuzendaritza: Stéphane Brizé. Ekoizpena: Christophe Rossignon, Philip Boëffard / Nord-Ouest Films, France 3 Cinéma. Gidoia: Stéphane Brizé, Olivier Gorce. Argazkia: Éric Dumont. Musika: Bertrand Blessing. Muntaketa: Anne Klotz. Aktoreak: Vincent Lindon, Mélanie Rover, Jacques Borderie, David Rey, Olivier Lemaire, Isabelle Rufin, Bruno Bourthol. Iraupena: 113 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Azken bi urteetan langileek sakrifizio ekonomiko handia egin arren, eta enpresak irabaziak lortu arren, Perrin Industries-eko zuzendaritzak erabaki egin du bere fabriketako bat ixtea. Bertan lan egiten duten 1.100 pertsonek, haien bozeramaile Laurent Amédéo buru dela, erabaki horren kontra borroka egitea erabakiko dute indar guztiekin, eta beharrezko edozer gauza egiteko prest daude euren lanpostuak mantentzearren.

Stéphane Brizé eta Vincent Lindon berriro hurbildu dira lan mundura La Loi du marché (2015) arrakastatsuaren ondoren.

SOLASALDIA: Mikel Soto (Ortuellako General Electric enpresa-batzordeko idazkaria), Mari Carmen Gallastegi (Teoria Ekonomikoko katedraduna eta Ekonomia Publikorako Institutoko Ingurumen Ekonomiko Unitatearen zuzendaria (UPV/EHU)