WELCOME TO SODOM (2018)

Welcome to Sodom
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2019(e)ko Apirilak 09 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Afrika: gure zabor elektronikoaren hilerria

Austria. Zuzendaritza: Florian Weigensamer, Christian Krönes. Ekoizpena: Christian Krönes, Roland Schrotthofer / Blackbox Film und Medienproduktion. Gidoia: Roland Schrotthofer, Florian Weigensamer. Argazkia: Christian Kermer. Musika: heimwerk.audio (Jürgen Kloihofer, Felix Sturmberger). Muntaketa: Christian Kermer. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Agbogbloshie, Accra-n, munduko hondakindegi teknologiko handiena da. 6.000 bat emakume, gizon eta haur bizi eta lan egiten dute Sodoma deitzen dioten leku horretan. Urtero, hondatutako ordenagailuen, mugikorren eta era guztietako gailu elektronikoen 250.000 tona inguru iristen dira bertara mundu urrun eta digitalizatu batetik. Eta legez kontra.

Bertako biztanleen testigantzek bizi diren gizarte apokaliptiko horren historia konplexua kontatzen digute. Haien ahotsek argia ematen diote erosi berri duzun ordenagailuak ziurrenik amaituko duen leku horretan jarritako begiradari.

SOLASALDIA: Lorea Flores (Greenpeace-ko mobilizazio koordinatzailea Euskadin eta Nafarroan), Pepe Larios (Equo Fundazioko presidentea), Sara Domínguez (ingeniari elektronikoa, produktuen diseinatzailea eta ekintzailea Setem eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteetan)