À L'ÉCOLE DES PHILOSOPHES (2018)

À l'école des Philosophes
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2019(e)ko Apirilak 08 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

(Des)gaitasunak dituzten pertsonen hezkuntzarako eskubidea

Suitza. Zuzendaritza: Fernand Melgar. Ekoizpena: Fernand Melgar / Climage. Ekoizpenkidetza: Irène Challand, Gaspard Lamunière, Sven Wälti / Radio Télévision Suisse (RTS), SSR SRG. Gidoia: Fernand Melgar. Argazkia: Fernand Melgar. Musika: Nicolas Rabaeus. Muntaketa: Karine Sudan. Iraupena: 97 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Bost neska-mutil, gaixotasun mentalak dituztenak, lehen aldiz hasi dira ikastetxe batean. Bertan, elkar bizitzen eta elkarrekintzan aritzen ikasi beharko dute, hasiera batean ezinezkoa dirudien zerbait, kanpoko munduarekin duten harremana ez baita inoiz erraza izan. Ikasturte oso batez kamerak jarraitu egingo die ikaskuntza prozesu horretan, eta horrela ikusi ahal izango da nola eboluzionatzen duten irakasleen laguntzarekin eta haien gurasoen poza eta harridura ikusita. Desberdinak diren haur talde baten abentura bat da hau, mundura eta bizitzara irekitzen hasitakoena.

Fernand Melgar-en film berria da. Aurretik, honako hauek zuzendu ditu: La Forteresse (2008), Vol spécial (2011) eta L'abri (2014).