FILM LABURRA – HAMADA filmarekin batera
Euskadi. Zuzendaritza: Elena Molina. Ekoizpena: Raquel Calvo / Arabako SEADen Lagunen Elkartea. Laguntzailea: EFA Abidin Kaid Saleh. Gidoia: Elena Molina. Argazkia: Elena Molina. Musika: Maitane Carballo, Fernando Martínez. Muntaketa: Begoña Ruiz, Elena Molina. Iraupena: 14 min
HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania
Saharar emakumeek hamadako egarriari, basamortuko madarikazioari, aurre egiten diote egunero. Heriotza baino ez zutela topatuko aurreikusten zuten lekuan euren babeslekua eraiki dute. Bertan berrogei urte baino gehiago igaro ondoren familien beharizanen arabera ur tanta bakoitza banatzeaz arduratzen dira... eta itxaroten dute. Ur falta baino latzagoa den egarriak lehortzen ditu euren eztarriak eta ez dute hori ase dezakeen ezer aurkitzen.