THE MISEDUCATION OF CAMERON POST (2018)

The Miseducation of Cameron Post
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2019(e)ko Apirilak 11 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

"Berrorientazio" sexualerako terapiak

AEB. Zuzendaritza: Desiree Akhavan. Ekoizpena: Cecilia Frugiuele, Jonathan Montepare, Michael B. Clark, Alex Turtletaub / Parkville Pictures, Beachside Production. Ekoizpen exekutiboa: Desiree Akhavan, Olivier Kaempfer. Gidoia: Desiree Akhavan, Cecilia Frugiuele. Argazkia: Ashley Connor. Musika: Julian Wass. Muntaketa: Sara Shaw. Aktoreak: Chloë Grace Moretz, John Gallagher Jr., Sasha Lane, Forrest Goodluck, Owen Campbell, Emily Skeggs, Jennifer Ehle. Iraupena: 91 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Cameron Posten bizitza zeharo aldatzen da Institutuko dantzaldiaren gauean, bere mutil lagunak beste neska batekin ikusten duenean auto baten atzealdean. Hala, bere izeba/tutoreak erabakita, denboraldi baterako joan behar izango du terapiako kanpamendu batera, "sexu bereko pertsonenganako erakargarritasunaren aurka borroka egiten duten nerabeentzat". Bertan, diziplina bitxi bat ezartzen diote Cameroni, baita des-homosexualizatzeko metodo oso bereziak eta sentikortasun handiko rock abesti kristauak ere. Aldi berean, ordea, ezohiko leku horrek aukera emango dio bi neska ezagutzeko; hasiera-hasieratik konektatuko du haiekin, eta familia berri bat bilakatuko dira beretzat.

SOLASALDIA: Jordi Griset (electroshock terapia baten pean “borondatez” jarri zena bere homosexualitatea “sendatzeko”), Jesús Estomba (Gehituko kidea eta Berdindu Zerbitzuko arduraduna Gipuzkoan eta LGTBI kolektiboari Informatu eta Laguntzeko inguruan), Ana Txurruka (Medeak kolektiboa, aktibista transfeminista)