WHEN I SAW YOU / LAMMA SHOFTAK (2012)

When I Saw You
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2019(e)ko Apirilak 12 / 16:30

Libre, jarleku guztiak bete arte

Egunen batean Palestinara itzuli ahal izateko itxaropena

LEHIAKETATIK KANPO

Jordania. Zuzendaritza: Annemarie Jacir. Ekoizpena: Philistine Films. Gidoia: Annemarie Jacir. Argazkia: Hélène Louvart. Musika: Kamran Rastegar. Muntaketa: Annemarie Jacir, Panos Voutsaras. Aktoreak: Mahmoud Asfa, Ruba Blal, Saleh Bakri, Ali Elayan, Firas Taybeh, Ruba Shamshoum, Ahmad Srour. Iraupena: 98 min

HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Tarekek 11 urte ditu eta Harir-eko errefuxiatuen esparruan bizi da, Jordanian, bere ama Ghaydaarekin, eta bere aitarengandik eta bere sorlekutik urrun. 1967ko uda da eta bukatu berri da Sei Egunetako Gerra, milaka palestinar beren etxeak atzean uztera behartu dituena. Tarek eta bere ama bertan ezarri berri dira eta etxera laster itzuli ahal izatea da haien itxaropena. Mutilak ez du ulertzen zergatik bizi behar duen orain han eta zergatik bere aita ez dagoen berarekin eta bere amarekin.

Annemarie Jacirrek zuzendutako bigarren film luzea, abenturak, maitasuna, umorea eta askatasun grina bizia tartean diren istorioa.

SOLASALDIA: Annemarie Jacir (zuzendaria / Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria)