Pederastia eta bere estalketa Elizan

Lyoneko auzitegiak Philippe Barbarin kardinala kondenatu berri du (sei hilabeteko kartzela bete behar izango ez duena) apaiz pederasta bat denuntziatu ez izanagatik. Kondena horrek erakusten digunez, zerbait aldatu da Frantzian, non apaizen abusuen biktimak hasiak diren beren isiltasuna hausten, eta gizartea haiei entzuten.

Etengabe ari dira eliza katolikoaren barruko pederastia kasu berriak argitara ateratzen. Estatu Batuetatik Australiaraino (bertan Pell kardinala sei urteko kartzela zigorrera kondenatu dute Melbourneko artzapezpiku zenean bi mutili egindako abusu sexualengatik) Txile, Mexiko, Irlanda, Alemania, edo Frantziatik igaroz.

Biktimek beren etsipena erakutsi dute Vatikanoan izandako gailurraren ondoren –joan den otsailean– apaizen abusu sexualak aztertzeko. Erasandako pertsonek salatu dutenez, pederastiari buruzko gailurra aurpegia garbitzeko izan da, eta neurri zehatzak falta dira.

Hala, Deustuko Salesianoetako ikasle ohi talde batek, abusuak sufritu izan dituztela adierazi dutenek, exijitu egin dio Elizari irmo, zintzo, gardentasunez eta apaltasunez jokatzeko, gertakariak aitortu eta abusatzaileak eta estaltzaileak jazar ditzaten. Eta baita alderdi politikoei ere legea erreformatzeko, Kode Penalak delitu horien preskripzio-epea luzatu edo kendu dezan.

gracias a dios 2

Filma:Grâce à Dieu