Herritarren sareak migratzaileak hartzeko

Schengen espazioaren barruko bi mugaren artean harrapatuta, non teorian zirkulazio askatasuna aplikatzen den. Ehunka migratzailek horrela ikusi dute beren burua joan den udan Irunen, Europako iparralderantz beren bidaia jarraitzeko nahi horretan.

paseko txoriak 2

Espainiako Gobernuak eta Frantziakoak 2018ko uztailean Madrilgo Deklarazioa sinatu bazuten ere ‒defendatzen zuena “solidaritatean eta giza eskubideen errespetuan” oinarritutako migrazio eredua‒, errealitatea hauxe da: Hendaiako “hesi birtuala” ia zeharkaezina dela frogatu da migratzeko eta bizitza hobeagoa bat izateko eskubidea erabiltzeko asmoa dutenentzat.

Eusko Jaurlaritzak emandako datu ofizialek diotenez, joan den uztailean eta abuztuan bakarrik, igarobidean ziren 3.200 migratzaile ingururi eman zitzaien arreta eta 235 plaza sortu ziren larrialdiko aldi baterako harrerarako. Arreta zerbitzu hori –euskal instituzioekin sinatutako lankidetza hitzarmen bat betez– Euskadiko Gurutze Gorriak ematen du haientzat prestatutako alojamenduetan.

Joan den udan hainbat eta hainbat pertsonak Irungo mugan bizi izan duten egoera kontuan hartuta, nora joan ez zutela, Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak, Euskadiko Gurutze Gorriarekin koordinatuta, aldi baterako baliabide bat gaitu zuten larrialdian migratzaileak aldi baterako hartzeko.

Joan den uztailean eta abuztuan bakarrik, igarobidean ziren 3.200 migratzaile ingururi eman zitzaien arreta eta 235 plaza sortu ziren larrialdiko aldi baterako harrerarako

Irungo larrialdiko harrera zentroa gehitu egin zaie Donostian, Bilbon eta Gasteizen gaitutakoei. Igarobidean diren pertsonei aholkularitza, alojamendua, janaria eta wifi konexioa eskaintzen zaizkie bost egunez gehienez.

Ikusi ahal izan denez, administrazio publikoetako baliabideak ez dira nahikoa izan egoera horri aurre egiteko; beraz, Euskadin, eta Gipuzkoan batez ere, herritarren harrera eta laguntza sareak sortu dira igarobidean diren pertsona horiekiko solidaritatea erakusteko.

Gipuzkoan batez ere,herritarren harrera eta laguntza sareak sortu dira igarobidean diren pertsona horiekiko solidaritatea erakusteko.

Irunen, Irungo Harrera Sareak informazioa eta laguntza ematen jarraitzen du oraindik ere iristen ari direnentzat. Zeren eta, udan bezain beste ez bada ere, migratzaileak iristen ari baitira gatazketatik edo erabateko pobrezia egoeretatik ihesi eta Europako iparraldera heltzeko asmotan.

Filma:Paseko txoriak