Ramallahera itzuli ezin izan nuen momentutik, erbesteaz eta nire sorterritik erauzia izateaz nuen ulermenak beste dimentsio bat eta esanahi sakonago bat hartu zuen. Hain gertu egoteak, Ammanen bizitzen, ez dizkit erraz jarri gauzak, zailago eta mingarriago baizik.
Bidaia labur bat eginda hemendik ikus dezaket Palestina. Bailaratik harago, muinoak ikusten ditut, eta hiriak ere antzematen ditut. Nire lagunak, nire familia, nire apartamentua Ramallahen, han daude, baina ezin dut joan.
Palestina oroitzapen bat bilakatzen ari denez, nire sorlekuaren irudi bat gordetzen ahalegintzen naiz, nire hango bizitzaren errealitatea nigandik ahalik eta gertuen mantentzen.
Lekualdatuak izan diren hainbat pertsonarentzat bezala, momenturik zailena da lekuren batean gelditzea eta benetan behatzen jartzea. Urrutira begiratzea eta antzematen duzun eta oso hurbiletik ezagutzen duzun herrialde bat ikustea, orain debekatuta duzuna, ordea. Eta zure burmuina mugen zentzugabekeriarekin, gizakiak elkarrengandik banantzearen logikarik ezarekin borrokarazten saiatzea, norbaitek dioelako han orain lerro bat dagoela muga deitutakoa.
Annemarie Jacir
Filma:When I Saw You