(Des)gaitasunak dituzten pertsonen hezkuntzarako eskubidea

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (1948) haur guztiek hezkuntzarako duten eskubidea jasotzen du. Desgaitasunak Dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak (2006), bere aldetik, berretsi egiten du pertsona orok, edozein desgaitasun motarekin, izan behar dituela giza eskubide guztiak erabiltzeko moduan.

Hezkuntzari dagokionez, nazioarteko baliabide horren indarrez Estatuak behartuta daude neurriak ezartzera, desgaitasunak dituzten haurrak ez daitezen doako eta derrigorrezko lehen hezkuntzatik eta bigarren hezkuntzatik baztertuta geratu.

Gainera, adierazten duenez, bizitzarako eta garapen sozialerako trebetasunak ikasteko aukera eman behar zaie. Hau da, hezkuntza inklusibo eta ekitatibo bat bermatu behar da.

Eta, hala eta guztiz ere, munduan, desgaitasunak dituzten haurren erdiak baino gutxiagok osatzen dute lehen hezkuntza, eta 10etik 3 inoiz ez dira eskolara joan (Munduko Bankuaren eta Hezkuntzarako Munduko Aliantzaren datuen arabera).

Hezkuntza funtsezko osagaia da inklusio sozial egokitua ahalbidetzeko, eta irakaskuntza-sistemak ahalmen handiko tresnak dira aukera-berdintasuna sortzeko. Hezkuntza-sistematik baztertuta geratzeak, bere aldetik, gizartetik baztertuta geratzea ekar dezake berekin, eta horrek lotzen du desgaitasuna segregazioarekin.

 lcole des philosophes 2

Filma:À l'école des Philosophes