Politika eta feminismoa

Oraindik ere entzuten dira joan den martxoaren 8ko grebaren eta mobilizazioen oihartzunak, eta manifestazio espontaneoenak, erabaki judizial batzuen ondoren kaleetan milioika emakume bildu dituztenak.

the feminist 2

Mobilizatzeko duen ahalmen handia erakutsi du feminismoak. Eta feminismo hitza ‒askotan gaitzetsia‒ klase politikoaren gehiengoaren ahotan da. Baita, adibidez, genero-indarkeriaren legea indargabetzeko asmotan dabiltzan horien ahotan ere.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (21. artikulua) pertsona orori bermatu arren beren herrialdeko Gobernuan aktiboki parte hartzeko eskubidea, eta Nazio Batuen Asanblada Nagusiak 1952an Emakumeen Eskubide Politikoei buruzko Hitzarmena sinatu bazuen ere, oraindik ere ez da benetako berdintasunik existitzen.

Feminismoa dominazio sistema zaharrenari eta munduan hedatuenari egiten ari zaio aurre: patriarkatuari, alegia

Emakumeak populazioaren erdia baino gehiago dira –gara– (euskal populazioaren % 51,59 emakumeak dira, 2018ko ekaineko datuen arabera). Erabaki politikoak hartzeko garaian, ordea, askotan ez dira kontuan hartzen emakumeen dibertsitatearen ikuspegia ezta interesak ere.

Are gehiago, gehienetan, emakumeak ez daude proportzionalki ordezkatuta. Hala, Feminismoa dominazio sistema zaharrenari eta munduan hedatuenari egiten ari zaio aurre: patriarkatuari, alegia.

Zeren eta, oraindik ere, emakumeek ez baitute, gizonen kopuru berean, instituzioetara eta erabakiak hartzeko postuetara sartzerik

Aukera-berdintasun ezaren eta emakumeen ahotsa politikaren eremura eramateko premiaren aurrean, beharrezkoak dira alderdi eta plataforma feministak, besteak beste, Espainiako Alderdi Feminista, Iniziatiba Feminista eta Plazandreok Gipuzkoan.

Ibilbideak desberdinak izanda ere, “hormigoizko sabai” hori bera dute gainean, hau da, instituzioetan ordezkaritza lortzeko hauteskunde sistemak eta exijitutako portzentajeak.

Horregatik, alderdi feministek ‒zailtasunak zailtasun‒ ahaleginean jarraitzen dute boterera sarbidea izateko. Zeren eta, oraindik ere, emakumeek ez baitute, gizonen kopuru berean, instituzioetara eta erabakiak hartzeko postuetara sartzerik.

Filma:The Feminist – A Swedish Inspiration