Palestina: erbestean eta okupazioa bizitzera behartutako herri bat

1948ko maiatzaren 15a Nakba-ren (Hondamendia) eguna da. Egun horretan 700.000 palestinar baino gehiago behartu zituzten erbestera, Israelgo estatua sortu eta berehala, Nazio Batuen eta nazioarteko komunitatearen babesarekin, zeina zorretan sentitzen baitzen herri juduarekin.

Beren etxeetatik egotzitako pertsonak, Jordania, Libano eta Siriako esparruetan errefuxiatu ziren, besteren artean. Pertsona haiek eta haien ondorengoek munduko errefuxiatuen populaziorik handiena osatzen dute: bost milioi baino gehiago, NBEren datuen arabera.

Zisjordaniako lurralde palestinar okupatuetan 2,65 milioi errefuxiatu daude; Gazako Zerrendan, berriz, 1,6 milioi bizi dira, okupazio militarraren eta ondasunen eta pertsonen sarrera eta irteerako blokeoaren pean ere.

Israelek kontrolatzen du zer eta nor sartzen den lurralde okupatuetan, indarkeria sistematikoa erabiltzen du populazio palestinarraren aurka, harresi berriak eraikitzen jarraitzen du ‒Nazioarteko Justizia Auzitegiak legez kanpo deklaratutako 800 kilometrokoari gehitzen zaiena‒, atxiloketa bidegabeak egiten ditu, etxebizitzak eraikitzea eragozten du, etxeak suntsitzen ditu, eta debekatu egiten du funtsezko materialaren sarrera ‒botikak edo premia biziko produktuak, besteren artean‒.

the tower 2

Filma:The Tower