Enpresen errentagarritasuna + Deslokalizazioa = Langabezia

Negozioaren errentagarritasuna, lehiakortasuna eta ahalik eta kostu gutxien bilatzea, ohi denez, deslokalizazioaren sinonimo dira. Izan ere, Multinazional handiek, beren lantokiak kostu gutxiagoko herrialdeetara lekualdatu behar dituztela justifikatzeko, jarduerak behera egin duela eta galerak izan dituztela eman ohi dute arrazoitzat.

en guerre 2

Horrela justifikatu zuen 2017an General Electric-ek Europan zuen bere dibisio osorako aurreikusitako birmoldaketa, doikuntza nabarmenak (kaleratzeak) egin zituenean Ortuellan, Frantzian eta Suitzan zituen plantetan. Ez zen, ordea, horrela gertatu Brasilen, Txinan eta Indian zituen haietan.

Hilabete bat baino gehiago iraun zuen greba baten ondoren, Bizkaiko plantillak onartu egin zuen sindikatuen eta enpresaren artean sinatutako aurre-akordioa, enpleguen % 72 suntsitzea aurreikusita zuena. Enpresa-batzordeak bere erabakia justifikatu zuen esanez ezinezkoa zela borroka egitea “bere erabakia jada hartua zuen erraldoi baten” aurka”.

Multinazional handiek, beren lantokiak kostu gutxiagoko herrialdeetara lekualdatu behar dituztela justifikatzeko

Eraikuntzaren krisia atze-oihaltzat hartuta, 2012an, Corrugados de Azpeitia-ko jabeak, bideragarritasun-plan bati jarraituta, bere plantilla drastikoki murriztea proposatu zuen; ia 7 hilabeteko greba izan zen horren erantzuna. Azkenean, Extremadurara eraman zuen enpresariak planta.

Txinan edo Indian, bi adibide jartzearren, hemen baino bost aldiz gutxiago kobratzen da lan bera egiteagatik. Eta hori da arrazoi nagusietako bat multinazionalak beren produkzioa beste herrialde batzuetara eramatera bultatzen dituena: soldata-kostu txikiagoak.

Valentziako Nazioarteko Unibertsitateko txosten baten arabera, Multinazionalen % 33k deslokalizatzen dute abantaila fiskalak eta soldatari lotutakoak lortzeko. Hala, ahalik eta kostu txikienean ahalik eta irabazi handiena lortuko duten herrialdeak bilatzen dituzte enpresek.

Multinazionalen % 33k deslokalizatzen dute abantaila fiskalak eta soldatari lotutakoak lortzeko

Europan, industria da deslokalizazioak gehien erasandako sektorea; suntsitutako hamar lanpostutatik zortzi metatzen ditu.

Europar Batasuneko Eurofound agentziak egindako azterlan baten arabera, krisiarekin behera egin dute deslokalizazioek ‒jardueraren zati bat beste herrialde batera lekualdatzea‒ eta ez dira berreskuratu harrezkero. 2015 eta 2016 artean enpresen berregituraketen ondorioz galdutako lanpostuen % 3 baino gutxiago izan ziren deslokalizazioak eragindakoak.

Filma:En guerre