Erosteari, saltzeari edo harremanen bat ezartzeari uko egitea pertsona edo herrialde bati, modu bat da presioa egiteko eta giza eskubideen aurkako jardun jakin batzuekiko desadostasuna adierazteko. Eta, gainera, erresistentzia baketsuan sar daitekeen praktika bat da, aldaketa lortzeko. Zeren eta, gobernatzen dutenen erabakietan eragina izateko, hauteskundeetan parte hartzetik edo alderdiko aktibismotik urruntzen diren ekintzak eraman baitaitezke aurrera.
Eta horixe da East Kilbride-ko (Eskozia) Rolls-Royce fabrikako langileek egin zutena. Lau urtez, Txiletik 11.000 kilometro baino gehiagotara, eta indarkeriaz baliatu gabe, langile haiek lortu egin zuten Txileko Batzorde militarrak beren herria zapaltzeko erabiltzen zituzten hegazkinak geraraztea.
Antzeko zerbait lortu nahi du Beasaingo CAFeko enpresa-batzordeak: zuzendaritzari eskatu dio ez dezala parte hartu Jerusalemgo trenbidearen eraikuntzan, lurralde palestinar okupatuetan sartzen baita. Enpresa-batzordearen iritziz, giza eskubideak eta nazioarteko legeak bete behar dira edozein proiekturi heltzeko.
Gainera, edozein estatuk baino botere handiagoa duten enpresa pribatu batzuek hauteskunde-sistemak kontrolatzen dituzte, eta demokrazia suntsitzen dute, beren interes ekonomikoen mesederako.
NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak Israeli eskatu dio koloniak eta mendebaldeko Jerusalem lotzen dituen trenbide horren funtzionamendua gerarazteko, "nazioarteko zuzenbidea nabarmen urratzen duelako". Erakunde horren arabera, jarduketa horrek, Israelen asentamendu-politikan sartzen denak lurralde palestinarretan kokatzeko, urratu egiten du Genevako Laugarren Konbentzioa.
Filma:¡Nae pasaran!