Autoritarismoa eta populismoa Polonian

Legea eta Justiziaren eskutik ‒alderdi autoritario eta populista‒ iritsi zen populismoa Poloniako Parlamentura 2015ean. Eta baita gizartera ere.

Ekonomiaren hazkunde handienetakoa izan duen Europako herrialdeetako bat izan da Polonia altzairuzko oihala erori zenetik. Eta pertsonen baldintzek hobera egin badute ere, populazioaren iritzi orokorra da egoera ekonomikoa txarra dela. Hala eta guztiz ere, ekonomia baino gehiago, gai moralak eta kulturalak dira populazioa elkarren aurka jartzen dutenak.

Arau liberalen aplikazioak eta LGTB edo feministen kolektiboen erreibindikazioek, esaterako, areagotu egin dute ondoeza soziala populazioaren parte batean. Eta babes bila pertsonak bertara iritsi izanak xenofobiak gora egitea eragin du, esaterako populismoekin gertatu den bezala Austrian, Frantzian eta Britainia Handian.

Legea eta Justiziako Gobernuak erreforma judizial bat jarri du martxan, Europako Batzordeak dioenez, asmotzat duena judikatura kontrol politikoaren pean jartzea. Horregatik, Exekutibo erkideak demanda bat aurkeztu du EBko Justizia Auzitegiaren aurrean, lege horren kontra.

Europako instituzioekin eta bere kide estrategikoekin Gobernuak zituen harremanak okerrera eraman dituen arren, eta hauteskundeetan agindutako bete ez badu ere, Legea eta Justiziaren jarraitzaile diren gehiengo handi batek dio Poloniako Gobernuak lortu egin duela bizi-kalitatea hobetzea, agindu zuena betetzea, eta demokrazia eta zuzenbidezko estatua mantentzea.

impreza 2

Filma:Impreza – Das Fest