Lan feminizatuak eta esplotazioa

2012an Gobernuak onetsitako lan-erreformaren ondorioz, eutsiezina da orain gelari ugariren egoera. Erreforma hark ateak ireki zizkion haien lanaren esternalizazioari; multizerbitzu-enpresen eskuetan utzi zituzten, ordainsari txikiagoekin.

Orain, % 60 gutxiago ere izan daiteke emakume horiek jasotzen duten soldata. Horren arrazoia: multizerbitzu-enpresei lotutako hitzarmenek baimendu egiten diete beren langileei egindako gela bakoitzeko ordaintzeko, lanaldi bakoitzeko ordaindu beharrean.

Hortaz, lan-baldintzak okerragoak eta soldata txikiagoak ekarri ditu esternalizazioak.

Lan feminizatuek ‒gehienbat emakumeak enplegatzen dituzten lanak‒, hotelak garbitzen dituztenenak ‒kellyenak‒ eta etxeetako edo zaharren egoitzetako langileenak, besteak beste, are eta eragin sakonagoa dute genero-arrailan.

Oraindik ere antzematen da normalean emakumeek egin ohi dituzten edo ematen zaizkien lanak gutxiago balioesteko joera. Hala, gutxiago ordaintzen zaie eta iraunarazi egiten da horrela jasan behar izaten duten diskriminazioa.

hotel explotacin 2

Filma:Hotel Explotación: Las Kellys