Kanbodiako genozidioa: hiru urte, zortzi hilabete eta hogei eguneko izua

1975eko apiriletik 1979ko urtarrilera amesgaizto bat izan zen Kanbodia, eta historian izan diren sarraski handienetako bat sufritu zuen: ia bi milioi pertsona erail zituzten Jereme Gorrien erregimenaren pean, Pol Pot buru zela. Ez dago zifra zehatzik, baina kalkuluen arabera, izuak iraundako hiru urteetan, zortzi hilabeteetan eta hogei egunetan baliteke populazioaren heren bat ere hil izana.

Familiek banandu behar izatea, ezkontza behartuak, esklabotza, epidemiak, gosetea, torturak, exekuzioak eta modernitatearen amaiera izan ziren aldi hartan gertatutakoak. Ehunka hobi komun identifikatu dira herrialde osoan eta, kalkuluen arabera, horietan litekeena da milaka desagertu egotea. Oraindik ez dago ziur zenbat izan daitezkeen.

2018ko azaroan, erregimen hura erori eta handik ia berrogei urtera, bere bi lider gorenak, oraindik bizirik (Nuon Chea, Erregimenaren ideologoa, eta Khieu Samphan, Kanputxea Demokratikaren burua), vietnamdarren eta cham komunitate musulmanaren kontrako genozidioaren errudun deklaratu dituzte, eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri diete. Aurreneko aldiz, genozidiotzat aitortu ditu krimen haietako batzuk nazioarteko tribunal batek.

funan 2

Filma:Funan