"Berrorientazio" sexualerako terapiak

70 herrialdetan baino gehiagotan delitua da homosexualitatea. Eta beste askoz ere gehiagotan LGTBIQ pertsonek aurre egin behar izaten diete oraindik diskriminazioari eta indarkeriari.

la deseducacin de cameron post 2

1990eko maiatzaren 16an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen bere zerrendatik kendu bazuen ere, gaur egun, herrialde askotan “patologiatzat” hartzen da oraindik, eragotzi ahal izateko tratamendua behar duena.

Estatu Batuetan, adibidez, ia 700.000 gayk eta lesbianak jaso dute beren bizitzaren uneren batean bihurtze terapia deitutakoa. Erdiek nerabezaroan. Halako tratamenduak, gehienetan, terapia psikiatrikoko eta otoitzako saio gogorrak izaten dira, legezkoak Estatu Batuetako estatu gehienetan eta munduko herrialde askotan. Kalte emozional eta psikologiko larriak, baita fisikoak ere, berekin dakartzaten “terapiak”.

Estatu Batuetan, adibidez, ia 700.000 gayk eta lesbianak jaso dute beren bizitzaren uneren batean bihurtze terapia deitutakoa

Eta, hala eta guztiz ere, hiru herrialdek bakarrik dituzte (Brasil, Ekuador eta Malta) praktika horiek propio debekatzen dituzten legeak. Joan den urtean, Erresuma Batuak halako praktikak eragozteko asmoa iragarri zuen. Eta Ingalaterrako elizak berak ere eskatu du debekatzeko homosexualak eta bisexualak sasi-terapien bitartez “sendatzen” saiatzen diren terapia horiek.

Dibertsitate sexualaren eskubidea ukatzeaz eta eragozten saiatzeaz gainera, bihurtze terapiak sorrarazten duen traumak depresioa eta ideia suizidak eragin ditzake

Dibertsitate sexualaren eskubidea ukatzeaz eta eragozten saiatzeaz gainera, bihurtze terapiak sorrarazten duen traumak depresioa eta ideia suizidak eragin ditzake. Izan ere, The Trevor Projectek dioenez (LGTBIQ gazteei zuzendutako erakundea haien krisietan esku hartzeko eta suizidioa prebenitzeko) bizirauten duten pertsonen kasuan, hain da handia haiei egindako kaltea, ezen oso barneratuta dituzten ideia suizidak.

Duela hamar urte Estatu Batuetako Psikologia Elkarteak (American Psychological Association) deklaratu zuenez, osasun mentaleko profesionalek ezin diote haien paziente homosexualei inoiz ere esan heterosexual bihur daitezkeela terapiaren edo bestelako tratamenduen bitartez.

Europan, Maltako Parlamentua da bakarra homosexualitatea edo transexualitatea “sendatzen” duten terapiak debekatzea onetsi duen bakarra. Hortaz, halako terapiak iragarri, eskaini edo egiten dituena bost urteko kartzela-zigorra jasotzeko arriskuan da.

Filma:The Miseducation of Cameron Post