Apartheiden aurkako borroka Hegoafrikan, ahalegin kolektibo bat

Nelson Mandelak 27 urte baino gehiago eman zituen espetxealdian biziarteko kartzela-zigorra ezarri ziotenean, Rivoniako epaiketan, Afrikarren Kongresu Nazionaleko (AKN) 19 lider atxilotu zituzten lekuaren izena hartu zuen epaiketan, alegia.

Arraza segregazioaren eta supremazismo zuriaren aurkako mugimenduan ageriko aurpegia izan bazen ere Mandela, ahalegin kolektibo bat izan zen Hegoafrikako apartheiden aurkako borroka. Beste aktibista batzuek ere, Madiba karismatikoarekin batera, egin zioten aurka heriotza-zigorraren eskaerari, Gobernuaren kontrako konspirazioaz eta sabotajeaz akusatu zituzten prozesu batean.

1960ko martxoaren 21ean, Sharpevillen ‒pertsona ez zurientzako ghettoa‒ poliziak tiroka jardun zuen komisariaren aurrean bildutako jendetzaren aurka; beltzek eraman behar zituzten paseak erretzeko bildu ziren bertan, pase horiekin kontrolatu egiten baitzituzten haien mugimenduak. 69 hildako eta 100 zauritu izan ziren protesta baketsu haren emaitza. Erreakzioa: manifestazio, greba eta boikot gehiago. Gobernuak larrialdi-egoera deklaratu zuen eta ilegaltzat hartu zuen AKN. Ia hogei mila pertsona, afrikarren elkarteetako kideak, kartzelan sartu zituzten Sharpevilleko sarraskiaren ondoren.

Hilketa hura nazioarteko egunkarietako lehen orrialdean agertu zen berehala. Eta sei urte geroago, oroitzapen ekitaldi batean, Nazio Batuen Asanblada Nagusiak martxoaren 21a finkatu zuen Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izateko.

el estado contra mandela y los otros 2

Filma:The State Against Mandela and the Others