Emakumeen ahalduntze prozesuak Indian

XXI. mendeko Indian elkarrekin bizi diren hainbat eta hainbat errealitate kontraesankorren atzean, gero eta desberdintasun handiagoak eta funtsezko eskubideen urraketak ezkutatzen dira bertako populazioaren gehiengo batean. Hala, tribuetako eta kastarik baxuenetako emakumeek sufritzen dituzte gehienbat desberdintasun eta urraketa horiek. Behind Indiak bertako mugimendu sozialen indarra erakusten digu aktibista ezagunen eta Santoshi Tudu bezalako emakume anonimo eta ausarten bitartez.

Calcuta Ondoan Gipuzkoako garapenerako GKE bat gara, eta Indian 20 urte inguru lanean aritu ondoren, omenaldi bat egin nahi genien urte hauetan guztietan bidelagun izan ditugun erakunde eta pertsona horiei, haiengandik hainbeste ikasi dugula ahaztu gabe. Horregatik, beren borrokaren eta beren garapen prozesuaren benetako protagonista gisa erakutsi nahi izan ditugu dokumental honetan.

Santoshi Tudu Indiako estatuetan ahalduntze prozesu indibidual eta kolektiboetan laguntzen diegun emakumeetako bat da ‒25.000 baino gehiago dira‒. Emakume nekazariak dira, haien amek, ahizpek eta auzokideek bezala, diskriminazioa sufritu dutenak eta sufritzen jarraitzen dutenak kasta baxuenetakoak izateagatik, pobre izateagatik… eta emakume izateagatik besterik gabe. Santoshi orain dela urte batzuk egin zen emakumeen elkarte bateko kide; horrela ekin zioten emakume horiek aldaketa prozesu bati, aldaketaren eragile bihurtzeraino, beren etxeetan, beren herrixketan, eta baita beren panchayatetan (udalak) ere. Emakume gisa, herritar gisa dituzten eskubideak ezagutzen dituzte, eta antolatu egin dira berentzat eta beren alabentzat bizitza duin bat lortzearen alde borroka egiteko.

Calcuta Ondoan

behind india 2

Filma:Behind India