Balkanetako Gerraren zama astuna

20 urte bete dira NATOn Operation Allied Force (Indar Aliatua Operazioa) burutu zenetik: 78 egunez eraso zuen iraungita zegoen Jugoslavia, garai hartan Serbiak eta Montenegrok osatua.

1999ko martxoaren 24an, NATOko hegazkinek –NBEn Segurtasun Kontseiluaren baimenik gabe– Jugoslavia bonbardatzeari ekin zion. Milaka misil eta artefaktu jaurti zituzten. Belgraden bakarrik, 212 bonba erori ziren.

Ez dago zifra zehatzik, ez erabilitako armenak ‒kalkuluen arabera 31.000 dispositibo inguru erabili ziren uranio pobretuarekin‒ ezta eragindako biktimenak ere, baina 2.500 pertsona zenbatu dira, hildakoak, eta 10.000 pertsona baino gehiago, zaurituak. Gehienak zibilak.

NATOk xede militarrak eta industrialak bonbardatu zituen. Baina baita etxebizitzak, haurtzaindegiak, eskolak eta ospitaleak ere, Jugoslaviari egindako akusazioengatik justifikatu zituenak: autonomia albano-kosovarreko garbiketa etnikoa eta Jugoslaviako Gobernuko indarrek eragindako hondamendi humanitarioa.

Bonbardaketa haiek populazio zibilean izan zituzten ondorioen arrastoak gaur egun ere ikusten dira. Hamarkada honetan, Serbian, linfomak et leuzemiak jotako pazienteen kopurua %80 handitu da. Gainera, minbiziagatiko heriotza-tasa handiena duen herrialdea da Europan.

the load 2

Filma:The Load