Indarkeria sexistaren aurkako sareak ehuntzen

2014an abentura bati ekin genion. Ez genuen sekula imajinatu hainbeste pertsona ezagutuko genuenik eta hainbeste lekutara iritsiko ginenik, gure Bortizkeria sexistaren aurkako Matazekin.

hilos de sororidad 2

Hasiera batean, beren izen eta historiengatik nabarmendutako emakumeak inguratzen dituen indarkeriaren aurka manifestatu nahi genuen, kontuan izanda haietako batzuk ezagutzen genituela. Bagenekien ehuntzen, eta mezu bat eman nahi genion gizarteari.

Ehuntzea emakumeen berezko lantzat hartu izan da, lan ia ludiko bat, erritual intimo eta pertsonal bati lotua. Orduan, lan horrek pribatua izateari utzi zion guretzat, eta publiko bilakatu zen. 6 km luze den lazo handiari begiratzen diogunean, koloreak, teknikak ikusten ditugu, korapilo bakoitzak, hari kiribildu edo tenkatu bakoitzak biltzen duen jakituria handi horretan pentsatzen jarduten dugu. Bakardadean edo beste emakume batzuekin partekatutako jakituria, ahoz, eskutik eskura transmititu izan dena, eta emakumezko gure arbasoek orduak eta orduak eman izan dituztenak lantzeko.

Beren izen eta historiengatik nabarmendutako emakumeak inguratzen dituen indarkeriaren aurka manifestatu nahi genuen

Eta orainaldian gaude, beharrezkoa ikusten den eraldaketa batean. Gure orratzekin egiten ditugun puntadak hitz bilakatzen dira, ehunak erreibindikazio, eta ehuntze lana bera kode bat da, hizkuntzari paisaia bat egin eta pentsamendu bihurtzen dena. Baina ez da ez, edozein pentsamendu. Matazak emakumezko lan baten pasarte bat da guretzat, proposamen feminista bati egina.

Horregatik, eboluzio logiko gisa sortu dira Pentsamendu feministaren topaketak, “Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak” eta Hilos de sororidad dokumentala.

Gure Mataza nomadak dei egiten dio espazio publikoan zintzilik behatzen dionari eta, gure artisau lanarekin, galde egiten diogu gizarteari eta geure buruari indarkerien inguruan

Borrokan altxatutako ehuleak gara, gure Mataza nomadak dei egiten dio espazio publikoan zintzilik behatzen dionari eta, gure artisau lanarekin, galde egiten diogu gizarteari eta geure buruari indarkerien inguruan. Eta ehuntzeak eskatzen duen irmotasun horrekin egiten dugu lan hori. Etengabe ari den denbora horrekin ‒pertsonala eta aldi berean kolektiboa‒ sareratu eta sororitatez betetzen gaituena, subjektu politiko bihurtzen gaituena; kontakizun bat eraikitzen diguna, eta ahots eta pentsamendu bihurtzeko aukera ematen diguna, mundu orekatuago bat eta etorkizun feminista bat lortu nahian.

Harituz / Astigarragako Gizon-Emakumeen Berdintasun Eskola

Filma:Hilos de sororidad