Donostia Kultura
Donostiako Udala

“Eskola bideak” erakusketaren aurkezpena - Giza Eskubideen 16. Zinemaldia: apirilaren 13ko prentsaurrekoa

Apirila(r)en 13-(e)an, 2018 [11:30 h.]

Aiete K.E.

Ikusi Google Maps-en

Eskola bideak

Bihar ostirala, apirilak 13, 11:30etanEskola bideak erakusketa aurkeztuko da Aiete Kultur Etxean, lehen aldiz Euskadin, UNESCO eta Sipa Press agentzia entzutetsuaren eskutik, New York, Paris edo Madrildik pasatu ostean.

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen eta Mugikortasun sailek (Eskola bidea programaren bitartez), Donostia Kulturarekin batera antolatutako erakusketa honek egunero eskolara iristeko muturreko erronkei aurre egin behar dieten haurren historia hunkigarri eta harrigarriak biltzen ditu, munduan zehar (Kenya, India, Thailandia, Libia, Estatu Batuak...) ibili diren 10 fotokazetariren lana erakutsiz. Ume hauek mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuko eremuak edo auzo bereziki arriskutsuak zeharkatzen dituzte hezkuntzaren bidez bizi modu hobea lortuko duten uste sendoarekin.

Erakusketa Donostiako Eskola bidea ekimeneko argazkiekin eta ikastetxeentzako bisita gidatuekin osatzen da.

PARTE-HARTZAILEAK

Juan Ramón Viles (Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi ordezkaria)

Pilar Arana (Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi ordezkaria)

HARREMANA

Carlos J. Plaza (943 48 12 42)