Apirila(r)en 20-(e)an, 2018 [12:30 h.]
Errealitate birtuala 10 film laburrekin iritsi da Giza Eskubideen Zinemaldira. Apirilaren 20a eta 22a bitartean ikusi ahal izango dira Zinemaldiko Informazio Bulegoan Victoria Eugenia Antzokian.
Erakusketa hau, Zacarías de Santiago komisario duena, lehen aldiz programatu du zinemaldiak, eta hamar film labur eskainiko ditu giza eskubideen gaiei heltzeko baliatzen den teknologia honen goraldiaren berri emanez. Bertan, munduko estreinaldiak ikusi ahal izango dira, eta baita eduki esklusiboak eta elkarteek eta GKEek egindako piezen hautaketa bat ere.
HARREMANA
Carlos J. Plaza (943 48 12 42)