Giza Eskubideen 17. Zinemaldia: Programazio aurrerapena

Otsaila(r)en 28-(e)an, 2019 [09:30 h.]

Soinujolearen semea (2018) filmak, Fernando Bernuések zuzenduak, inauguratuko du datorren apirilaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldia, Donostiako Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua. Zinemaldia apirilaren 5etik 12ra izango da Victoria Eugenian ‒zinemaldiaren egoitza nagusia‒ baita hiriko beste zenbait eszenatokitan ere.

Ondoren aurtengo programazioaren eduki batzuk eta beste film luzeak jakinarazten dizuegu.

Prentsa: Carlos J. Plaza (639 89 36 74)