Lehenaldiaren zama

Soinujolearen semeak barrutik begiratu nahi izan dio Euskal Herrian bizi izan zen egoera bortitz bati. Zer dilemaren aurrean gertatu ziren XX. mendearen bigarren erdiko gazteak? Zer eragin izan zuten haien erabakiek etxekoen artean? Zer min eragin zuten? Alde horretatik, pelikula, aurrez nobela bezala, David eta Joseba lagunen arteko harremanaren azalpena da. Umetan ezagutu zuten elkar; elkarrekin militatu zuten gero ETAn. Hurrena, kartzelan egon ondoren, bereizi egin ziren. Urteak pasata, David eta Joseba Kaliforniako Stoneham arrantxoan elkartu ziren berriro...

Bernardo Atxaga

el hijo del acordeonista 2

Filma:Soinujolearen semea