Europako 5 herrialdetako (Italia, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania) gazteek egindako film laburren erakustaldia. Begirada desberdinak fenomeno konplexu bati: gorrotoa eta intolerantziaren beste adierazpide batzuk.
Europar Batasunean, azkenaldi honetan gora egiten ari dira gutxiengoan dauden taldeen aurkako eraso fisikoak edo hitzezkoak. Internet eta sare sozialak eremu emankorrak dira gorrotoaren mezuak bizkor eta modu masibo batean hedarazteko, eta mezu horiek barneratzen hasiak dira gizartearen imajinarioan. Testuinguru horretan, formulak bilatzea da REACT proiektu europarraren helburua, gorrotoaren diskurtsoak eta intolerantziaren adierazpide anitzak indargabetzearren. Hala, hobetu egin nahi dira diskurtso eta narratiba propioak, bereiziak eta alternatiboak sortzeko hezkuntzako profesionalek eta gazte taldeek dituzten baliabideak. Azken hilabeteetan Europako 5 herrialdetako gazteekin egin da lan. SOS Arrazakeria Gipuzkoa, Universitat de Barcelona eta Universitat de VIC – Universitat Central de Catalunya dira proiektuko kide Espainian.
Ikus-entzunezkoen sorkuntzan eta errealizazioan dituzten gaitasunak indartzea izan da helburua. Azken emaitza: herrialde bakoitzean egindako film laburren hautaketa hau. Gorrotoaren diskurtsoen aurkako alternatiba desberdinak, gazteen ikuspegiak, kontra-narratibaren bitartez haiek emandako erantzuna dira.
17:30-19:00 Film laburren proiekzioa
A dos tintas / The Same Team / Peluche / Don't Hate / Il linguaggio d’odio. Azione vs reazione / Kolore anitzak / Oil in Water / Stuck / Velkommen
19:00-20:30 Mahai-ingurua gorrotoaren diskurtsoari eta hedabideei buruz
Gaztelania/ingelesa/euskara. Aldibereko itzulpena gaztelaniara eta ingelesera.
Ramiaschannel kanaleko Youtuber-a / erradikalismoaren eta gorrotoaren kontrako hainbat proiektuetan partaide (Google)
Stéphane MatcheumadjeuIMAGE'IN – Hezkuntza eta irudia komunikabideetan / La Ligue de l'enseignement de l'Oise
Jonathan FerramolaTerra di Tutti Zinemaldiaren zuzendari artistikoa / Audiovisual & Video Production arloko arduraduna COSPE-n
Ariadna SeubaMakmende-ko produktorea Holandan / Protesta Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendarikidea / Rolling Basis-eko zuzendaria eta produktorea
Sabika Shah PoviaImmigrazioari buruzko istorioetan espezializatutako freelance kazetaria eta komunikazioko gerentea Carta di Roma-n