Erakusketa berritzaile bat da munduko errefuxiatu-esparru handienari eta bertan bizi diren rohingyei buruz. Rohingyak munduko herri-multzo ahaztuenetako bat dira.
Myanmarren, hamarkadetan, jazarpenaren biktimak izan ondoren, 2017ko abuztuan birmaniako segurtasun indarren operazio militar bortitz baten helburu izan ziren. Gertakizun honek, herri-multzo honen historian gertatu den exodo handiena eragin zuen. Orain, 900.000 errefuxiatu rohingya baino gehiago ozta-ozta eta pilatuta bizi dira banbuzko kanaberaz eta plastikoz eginiko etxe bizitza prekarioetan, Bangladesheko Cox's Bazar barrutian.
Zenbaki honen atzean, ahaztuta geratzea merezi ez duten pertsonak eta istorioak daudelako, erakusketa honek beraien azalean jar zaitezen du helburu. Horretarako, bisita gidatuak eta 360ºko bideo murgilgarri bat dugu.
Bisita gidatuak: info@komazk.com / 943 456 000 / 678 204 635.
Errealitate birtuala bisita gidatuak dauden unean egongo da ikusgai, baita ostegun eta ostiraleetan 17.00etatik 20.00etara eta larunbateetan 11.00etatik 13.00etara.
Antolatzailea: Mugarik Gabeko Medikuak
2016ko Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen Isabel Muñozek, Caddy Adzuba kazetari kongoarrarekin batera egindako lanak, sexu-indarkeria gerra arma gisa jasan duten emakumeen errealitatea erakusten du. Sufrimenduari aurre egin eta biktima izateari EZETZ esan dioten emakumeak.
Bisita gidatua Isabel Muñozekin: martxoak 29 – 19:00 / Izen-ematea: lankidetza@donostia.eus / 943 481 471
Ekintza paraleloak:
Martxoak 29 – 17:00
Dokumentala: Angalia Mzungu Isabel Muñozek Kongon bizi izan zuen bizitza eta sormen-prozesua erakusten du. Solasaldia: Isabel Muñoz eta Yolanda Villaluenga (dokumentalaren zuzendaria).
Apirilak 9 – 19:00
Bideoa Diario de un viaje al Congo: Amparo Sánchez abeslaria (Amparanoia) ALBOANekin joan da Kongora, sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko proiektuak ezagutzera. Solasaldia: ALBOANeko partaideekin.
Antolatzailea: Donostiako Udaleko Lakidetzaren Saila
Laguntzaileak: Casa África, ALBOAN
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako bakarkako eta taldeko margolanen erakusketa. Honako honetan, jolasteko eskubideari buruz hausnartu dute.
Ekitaldian parte hartu dituzte 39 ikastetxetako 2.658 ikasle (ikastetxe, haurtxoko, gazteleku, arte lantegi eta abarren artean) eta 13 nor bere kasa. Erakusketan margo hauek, 1.833 guztira, ikusteko aukera egongo da, A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuetan.
Sari banaketa: apirilaren 14an, igandean, Donostiako Udaleko Pleno Aretoan 12:00etan.
Antolatzailea: Donostia Udalako Giza Eskubideen Saila
NBEren eskariari erantzunez nazioarteko argazkilarien erakusketa bat antolatu da. Bertan, eszenak eta pertsonen aurpegiak erakusten dira. Azken zazpi hamarkadetan lekualdatzera behartuta egon diren pertsonak dira, gerratik, hondamendi naturaletatik, ezegonkortasunetik ihes egiteko, edo bizi-kalitate hobeago baten nahiak bultzatuta.
Gaur egun, mundu osoko migratzaileen kopurua 258 milioikoa da (munduko populazioaren % 3,4 inguru) eta erdiak emakumeak dira. Ez da fenomeno berri bat, gizakien desplazamendua antzinatik gertatu izan baita. Eta ez dugu ahaztu behar migratzaileek eta errefuxiatuek ekarpen handia egiten dietela harrerako herrialdeei ez ezik, beren jatorrizko herrialdeei ere.
Ekoizpena eta antolakuntza: Eskura, Aieteko Giza Eskubideen Aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala).
Espainiako barnealde menditsuan kokatua, Mendi Zeltiberiarra deitutakoan, Europako bigarren eremu hustuena da, iparraldeko Laponia eta gero. Bertako zifra demografikoak izutzeko modukoak dira: 65.835 km2-ko hedadura eta 7,34 biz/km2-ra iristen ez den populazio-dentsitatea.
Azkeneko gizakia Lurraren gainean saiakera fotografiko bat da, hipotesi pertsonal batean oinarritua, zeinaren arabera despopulazioaren fenomenoa ez den itzulgarria, kontuan hartzen badugu epe ertainera ez dela nekazaritza ez den beste eragile ekonomikorik existituko erasandako landa-eremuetarako. Hortaz, antzeman dezakegun etorkizun horretan, Lurraren gaineko gero eta azalera handiagoa egongo da, osorik edo partzialki, gizakirik gabe. Eta joera horrek sortuko dituen eszenarioetan, eremu horietako bizitza ez da izango orain ezagutzen duguna bezalakoa. Hausnarketa ireki bat planteatzea da asmoa, eremu horien etorkizuna zein izango ote den eta zein den gure erantzukizuna horren aurrean.
Joan Alvado (Altea, 1979) argazkilariak epe luzeko proiektu dokumentaletan oinarritzen du bere lana, klixe bisualak eta ezarritako estereotipoak hautsi nahian. Bere irudiak hainbat argitalpenetan agertu izan dira: Newsweek, The New York Times, CNN, The Washington Post, Bloomberg Business Week eta bere lana argazkilaritzako ekitaldi eta festibaletan egon da ikusgai Espainian, Estatu Batuetan, Kuban, Turkian, Frantzian, Errumanian, Eslovenian, Georgian, Portugalen eta Italian.